Eguenean, ostera, ipuin kontaketa eskainiko du Peio Añorga kontalariak liburutegian, 18:00etan.
Horrez gainera, Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira, bestelako ekintzak gertatu dituzte datozen egunotarako. Bihartik eguenera bitartean, Almeneko DBH 4. mailako ikasleek egindako ikus-entzunezko muntaia poetikoa ikusteko aukera izango da liburutegian, 16:30etik 20:00etara. Bestale, bihar, eguaztena, gaztelaniaz eta ingelesez eginiko irakurketa emanaldia egingo dute 18:00etan, Charles Dickensen jaiotzaren II. mendeurrena dela-eta.