Uztailean hasi gura dute Zaldibar antzokiko lanekin

Mirian Biteri 2012ko apirilaren 23a

Bildu, Elizateak eta PSE taldetako udal ordezkarien oniritziarekin eta Ezker Anitzakoaren kontrako botoarekin onartu zituzten eguenean Zaldibar antzokia egokitzeko bigarren faseko proiektua eta kontratazio espedienteari hasiera emateko erabakia. Beñat Herce alkateak ekaineko osoko bilkuran gura du horren gaineko esleipena egitea; hori horrela izanda, uztailean lan egiten hasiko lirateke, eta urte amaierarako bigarren faseko obrak amaituta.  

 

Eguenean onartutako proiektuak eraikineko barruko azalera egokitzea aurreikusten du. Hain justu, zoruarekin amaituko dute eta argia, ura eta bestelako instalazioak sartuko dira.

Horretarako, 580.000 euroko aurrekontua aurreikusi dute. Deialdia egin ostean, eskaerak jasoko dituzte, eta arkitektoak eskatuta, obraren ezaugarri bereziak bermatuko dituen hainbat enpresei gonbidapena bidaliko zaie maiatzean, proposamena aurkeztu dezaten. Jarraian, horiek aztertuko dituzte hainbat faktore kontuan izanda: ekonomikoa, proiektuaren bermea, enplegua eta hobekuntzak. Hortik irtengo da esleipena lortuko duen enpresa. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak