Lauko finalerako sailkatu da Eskoriatza, Bera Bera 51 eta 54 gaindituta

Julen Iriondo 2012ko apirilaren 23a

Irabazi beharra zuen Eskoriatzak maiatzaren 5ean Orion jokatuko den lauko finalerako sailkatzeko eta, lan asko eginda, baina lortu zuten.

Partiduko hainbat unetan hamar puntu inguruko aldeekin ibili ziren debagoiendarrak, baina markagailu estuarekin iritsi ziren amaierara.

Azken txanpa horretan gakoa izan zen jaurtiketa libreetan asmatu izana. Dena den, nabarmentzekoa da Eskoriatzako jokalariek partidu osoan egindako presioa; baloi asko lapurtzea ekarri zuen horrek.

Etxekoek jokalari asko galdu zituzten azkenerako faltengatik, baina taldeak bikain erantzun zuen. Lauko finalean Zarautz izango da aurkaria, ligako talde indartsuena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak