Jende asko liburu artean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko apirilaren 20a

Apirilaren 23an ospatuko den Liburuaren Egunaren harira antolatutako ekitaldien barruan, aurten ere ez du hutsik egin Eskoriatzako Liburu Azokak. 'Bat ekarri, bi eruen' ekimena errotuta dagoen seinale, jende asko hurbildu da bibliotekara, azken asteotan etxetik bibliotekara eramandako liburu bakoitzagatik bi eramateko. Zabala izan da eskaintza eta Iñaki Agiriano liburuzainaren arabera, eleberriek izan dute arrakasta gehien. Azokaz gain, umeendako tailerrak ere egon dira. Eguraldiak suposatzen zuen arriskuagatik biblioteka atarian egin dute azoka, Herriko plazan egin beharrean. "Ez da berdina, baina aurtengo azokak izan duen harrerarekin pozik gaude", adierazi du Agirianok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak