Espainiako III errepublika aldarrikatu du Eskoriatzako Ezker Anitzak

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko apirilaren 20a

Eskoriatzako Ezker Anitzak Espainiako Errepublikaren bandera jarri zuen udaletxean, apirilaren 14an, II. Errepublika aldarrikatu zen eguna gogora ekartzeko. Era berean, III. Errepublika aldarrikatu zuen eta gogora ekarri zituen Bigarren Errepublikari eusteko borrokatu zirenak. Ezker Anitzak erakusketa antolatu du Errepublika garaiko kartelekin.

Eskoriatzako Kultura etxean jarri dute erakusketa eta gaur, egubakoitza, irekiko dute. Apirilaren 29ra bitartean egongo da zabalik, honako ordutegiarekin: astelehenetik egubakoitzera, 18:00etatik 20:00etara, eta zapatu eta domeketan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.

Kartelak propaganda euskarri gisa erabili zituzten Espainiako II. Errepublikan. ¡Fortificad!, ¡100.000 voluntarios!, ¡vigilancia! eta gisako leloekin egindako kartelak daude ikusgai erakusketan. Sasoi hartan, 2.000 kartel ezberdin inprimatu ziren estilo horretakoak eta haietako batzuk ikusi ahal izango dira Eskoriatzan.

Errepublika garaiko kartel ikusgarri eta berehalakoak, espontaneoak, ezagutzera eman eta garai hura irudien bidez gogora ekartzea da Ezker Anitzaren helburua. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak