Eingeinkeko kide Joseba Gabilondok honakoa azaldu digu: "Oso toki polita da, eta topagune bihurtu gura dugu. Bihar han egin daitekeena aztertuko dugu; naturarekin lotutako elementuak erabili nahi ditugu auzolan horretan". Lehenengo irteera horretan ideiak jasoko dituzte eta apirila amaieran edo maiatza hasieran, txukuntze lanekin hasteko asmoa dutela ere esan digu.