Antolatzaileek nabarmendu dute nahi duenak parte hartu dezakeela ekimen horretan, eta testuliburuak kenduta, edozein liburu eraman daitekeela, hala nola, ipuinak, nobelak, olerkiak edo sukaldaritzari buruzko argitalpenak. Baldintza bakarra da egoera onean egotea.
Azken urteotako ohiturari jarraituz, Eskoriatzan, Kataia Eten Barik egitasmoaren barruan, liburuak trukatzeko azoka gertatu dute Kultura eta Euskara udal zerbitzuek eta herriko liburutegiak elkarlanean. Horretaz gainera, bestelako ekintzak ere gertatu dituzte hilaren 23an egingo den liburuaren nazioarteko egunaren harira. Besteak beste, ipuin kontaketak, ikus-entzunezko muntaia poetikoa edo ipuinen irakurketa emanaldia.