Aste Santu eta Pazko Asterako udal zerbitzuen ordutegia

Mirian Biteri 2012ko apirilaren 4a

Bihartik astelehenera bitartean, itxita egongo dira herriko udaletxea, Ibarraundi museoa eta liburutegia. Kiroldegia, ostera, goizez egongo da zabalik apirilaren 5etik 8ra: hain justu, 09:30etik 13:00etara. Apirilaren 9an itxita egongo da. 

Pazko Astean, honakoa izango da udal zerbitzuen ordutegia: 

  • Udaletxea: Hilaren 10etik 13ra jendaurreko ordutegia 10:00etatik 13:00etara izango da; eta apirilaren 12an, eguena izan arren, arratsaldean itxita egongo da.
  • Ibarraundi museoa: Apirilaren 10etik 13ra, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etara 19:00etara. 
  • Kiroldegia: Apirilaren 10etik 13ra, 08:00etatik 21:00etara.
  • Liburutegia: Apirilaren 10etik 13ra, 10:30etik 13.00etara eta 16:30etik 20:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak