Hona hemen parte hartzeko oinarriak:
- Nahi duenak parte har dezake.
- Teknika librea izango da.
- Ohialak goizeko 9etatik 10etara zigilatuko dira Kultur Etxean.
- Gaia: Eskoriatza (herrigunea).
- Margolanak 13:00etatik 14:00etara bitartean entregatu beharko dira Ibarraundi
- museoan.
- Epaimahaiaren erabakia arratsaldeko 17:00etan jakinaraziko da Ibarraundi
- museoan. Ondoren, sari banaketa egingo da.
- Margolanak apirilaren 1etik 20ra ikusgai egongo dira Ibarraundi museoan.
- Margolanak jasotzeko epea: apirilaren 23tik maiatzaren 29ra.
- Epe horretan jasotzen ez diren lanak antolatzaileen esku geratuko dira.
- Epaimahaia artista ezagunez osatuta egongo da, eta hartutako erabakia
- aldaezina izango da.
Sariak:
- 16 urtetik gorakoak (16 urtekoak barne):
1. saria: 500 €
2. saria: 250 €
3. saria: 150 €
- 16 urtetik beherakoak:
3 sari: pintatzeko materiala.
Oharrak:
- Lehiaketa honetan parte hartzeak, arau guztiak onartzea esan nahi du.
- Epaimahaiak saririk ez ematea erabaki dezake, lanek kalitate artistiko nahikorik ez badute.
- Parte-hartzaile bakoitzak sari bakarra jaso ahal izango du.
- Saritutako margolanak antolatzaileen esku geratuko dira.
- Ustekaberik gertatuz gero, antolatzaileek erabakiko dute zer egin, eta erabaki
- hori aldaezina izango da.
- Herri bazkaria (babajana) egongo da 16 urtetik gorako parte-hartzaile
- guztientzako 14:30etan Otzeta jatetxean.