Beñat Herce 'Harira' saioan: "Indusketak egingo ditugu Atxorrotzeko ermitako lurrean"

Mirian Biteri 2012ko martxoaren 28a

Beñat Herce Eskoriatzako alkatea izan zen atzo gauean 'Harira' saioan. Udalaren egungo egoera ekonomikoak hobera egin duela esatearekin batera, aurten ere egin behar diren inbertsioez egin zuen berba; hain justu ere, Zaldibar antzokiaz eta Atxorrotzeko indusketez. Horiekin batera oposizioarekin duen harremanaz, AP-1 autobideko obrek eragindako kalteak konpontzeko neurriez eta atez atekoaz ere jardun zuen, besteak beste.

Beñat Herce Eskoriatzako alkatea izan zen atzo gauean Harira saioan. Udalaren egungo egoera ekonomikoak hobera egin duela esatearekin batera, aurten ere egin behar diren inbertsioez egin zuen berba; hain justu ere, Zaldibar antzokiaz eta Atxorrotzeko indusketez. Horiekin batera oposizioarekin duen harremanaz, AP-1 autobideko obrek eragindako kalteak konpontzeko neurriez eta atez atekoaz ere jardun zuen, besteak beste.

Udalaren egoera ekonomikoaren gainean itxaropentsu agertu zen alkatea. Esan zuen azken urteotan hartutako neurriei esker, hobera egin duela eta gaur egun ez daudela horrekin oso arduratuta. Dena dela, gaineratu zuen horren harira lan egiten jarraitu behar dutela. Honakoa esan zuen: "Politika berdinarekin jarraitzeko asmoa dugu: zorpetzea ekidin, gastua kontrolatzen eta ahalik eta aurrekontu zuhurrenak egiten".

Hori kontuan izanda, alkateak aipatu zuen aurtengo aurrekontuak egiterakoan aurreko gastu eta inbertsio maila mantentzen saiatu direla. Horrekin batera, inbertsioak egon egongo direla iragarri zuen, aurrezkiak erabilita. Atxorrotzen, esaterako, indusketekin jarraitzeko asmoa dute.

Zaldibar antzokiaz ere egin zuen berba. Apirileko osoko bilkuran bigarren faseko proiektua eta obra horien pleguak onartzeko asmoa dutela jakinarazi ostean, ekainerako esleipena eginda egotea, eta hilabete horretan bertan lanekin hasteko moduan egongo direla esan zuen. Denera, milioi eta erdi gastatuko dute areto horretan.

Bestalde, herritarrei erantzunez, AP-1 autobideko obrek eragindako kalteak konpontzeko Diputazioak bultzatu behar dituen neurri zuzentzaileez egin zuen berba. Horren harira, iragarri zuen aldarrikapen historikoa betetzeko konpromisoa hartu duela Diputazioak: hain justu ere, Arabako mugaraino doan bidegorria egiten hasiko dela aurten.

Pil-pilean dagoen hiri hondakinen gainean ere jardun zuen Hercek. Maiatzaren 31ko osoko bilkuran erabakirik hartu aurretik, herritarrei zuzendutako komunikazio kanpaina egingo duela aipatu zuen.

Amaitu aurretik, oposizioko taldeei ere mezua helarazi nahi izan zien alkateak

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak