Prezioei dagokionez, garajeak 18.470 eurotik 23.289 euro artean salduko dira (BEZ barik), eta garajeak trastelekuarekin, ostera, 31.217 eurotik hasita (BEZ barik). Zabalerari buruzko informazioa ere helarazi dute Visesatik: garajeak 23,48 eta 29,48 metro koadro artekoak dira; trastelekua dutenek, berriz, 24,74 metrotik gora dituzte, eta trastelekuak 12,97 metro koadro.
Informazio gehiago gura dutenek Visesarekin jarri behar dira harremanetan. Hiru bide dituzte: Donostian, Pinaren plazako 1. zenbakian duen bulegoetara joatea, 943 32 63 40 telefono zenbakira deitzea, edo donostia@visesa.com helbide elektronikora posta bidaltzea.