Eskoriatzako alkatea 'Harira' saioan

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko mar. 27a, 09:45

Beñat Hertze Eskoriatzako alkatea Goiena telebistako Harira saioan izango da gaur, martitzena. Herriko gora-beherak, hiri hondakinen kudeaketa, Zaldibar antzokia eta beste hainbat, izango dituzte berbeta gai. Herritarrek ere parte hartu ahal izango dute saioan. 21:30ean hasita, zuzen-zuzenean.

Ikus-entzuleek saioan parte hartzeko eta alkateari galderak egiteko aukera izango dute, saioa zuzenean baita (21:30). Hainbat modutara egin ahal izango dute hori:

Zuzenean:

  • Telefonotik deituz: 943 25 05 03.
  • Twitter bidez: #harira hashtag-a erabilita.

Aurretik:

  • Posta elektronikoz: harira@goiena.com helbidean.
  • Goiena.net-en, albiste honen barrenean, zeure galdera edo iruzkina erantzunetan utziz.

Herritarrek parte hartzeko hainbat modu daude. Orain, galderak edo kezkak luzatzeko gonbita luza nahi dizuegu Goienatik. Ea, ba, parte hartu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak