Didgeridoo emanaldi dantzagarria, Inkernun

Mirian Biteri 2012ko martxoaren 23a

Iban Nikolairen eskutik, australiar aborigenen kulturatik datorren didgeridoo izeneko haizezko instrumentua ezaguna egin da azkenaldian Debagoienean, eta gaur, egubakoitza, Inkernu tabernan zuzenean ezagutzeko aukera egongo da. Nikolai berak emanaldi dantzagarria eskainiko du, 22:30ean. 

Orain dela 15 urte Londresera egindako bidaia batean ezagutu zuen Nikolaik didgeridoo, eta hasiera batean, bere kabuz ikasten hasi bazen ere, jarraian, eskoletan eta tailerretan parte hartu zuen Europa eta Australian zehar.  

Didgeridoo 40.000 urtetik gora dituen tresna da. Termitek naturalki zulatutako enbor huts bat da, eta zulotik putz eginda soinu grabe bat ateratzen da. Ez daude bi digeridoo berdin; bakoitzak bere soinu propioa du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak