Debagoieneko erraiak ezagutu zituzten Eskoriatzan

Mirian Biteri 2012ko martxoaren 17a

Aloña Mendi eta Besaide espeleologia taldeek 'Uraren bidea' delako emanaldia eskaini zuten atzo iluntzean Eskoriatzako kultura etxean. Azken bi urteotan Arrasaten, Aretxabaletan eta Oñatin egindako lana ezagutarazi zuten, bailarako hainbat kobatan ateratako irudi ikusgarrien bidez.

Talde horretako kide Santi Ugartek eman zituen horren gaineko azalpenak. Aretxabaletan Urkulu inguruan, Oñatin Arantzazun eta Araotzen eta Arrasaten Meatzerrekan ibili zirela azaldu zuen, eta bereziki, bukatutzat emandako esplorazioak berrikusi dituztela; ur azpiko espeleologiarekin lotutako lanak ziren gehienak.

Koba berria Arrasaten

Horren harira, hainbat kobatan aurkikuntza garrantzitsuak egin zituztela esan zuen. Esaterako, Arrasaten kilometro eta erdiko koba berria eta Oñatin uste baino luzeagoa den beste bat; hiru kilometro pasatxo dituena. Animalien hezurrak ere agertu ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak