Erretiratuen tabernako prezioez, atez atekoaz eta lan erreformaz jardungo dute osoko bilkuran

Mirian Biteri 2012ko martxoaren 15a

Besteak beste, atez atekoaz, lan erreformaz eta Garoñaz egingo dute berba gaur, 18:30ean, udaletxeko osoko bilkuren aretoan egingo bilkuran. Erretiratuen tabernako prezioen gainean ere jardungo dute batzar berean.

Gai-zerrenda:

  1. Aurreko oso bilkuretako aktak onartzea.
  2. Alkatearen adierazpenak.
  3. Olazar jubilatuen tabernako prezioak baimentzea.
  4. Hidalga kaleko 27. zenbakian dagoen lurzatian kokatutako eraikinaren lerrokadurak aldatzeko xehetasunazterketa behin betiko onartzea.
  5. Santa Marina HIE-ko A.20/2 lurzatiaren xehetasun-azterketari jarritakoa alegazioen gaineko erabakiak eta azterketa behin betiko onartzea.
  6. Eskoriatzako Ezkerra udal taldeak Garoña ixteari buruz aurkeztutako mozioa.
  7. Partido Popularraren gobernuaren lan erreformaren aurka PSE-EE udal taldeak aurkeztutako mozioa.
  8. Ezker Anitza-Izquierda Unidak lan erreformaren aurka aurkeztutako mozioa.
  9. Ezker Anitza-IUk “2012ko martxoaren 8a: emakumearen nazioarteko eguna” dela eta aurkeztutako mozioa.
  10. PSE-EE udal taldeak “atez ateko” zabor bilketa sistema ezartzeari buruz jarritako mozioa.
  11. Galde-eskeak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak