'Genero indarkeriari buruzko aholkuak' liburuxka aurkeztu dute

Mirian Biteri 2012ko martxoaren 9a

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, genero indarkeriaren aurrean, emakumeendako babes aholkuak batzen dituen liburuxka aurkeztu zuten atzo arratsaldean Eskoriatzako kultura etxean. Aurkezpen horretan jakinarazi zuten datozen egunotan 13 eta 60 urte bitarteko emakumeen artean banatuko dituztela, etxean utzita; udaletxean ere emango dituzte.

Orain dela bi urte eroan zuen Rafa Carriet eskoriatzarrak emakumeendako babes aholkuak batzen zituen liburuxka egiteko proposamena Udaleko Gizarte Zerbitzuetara. Horrek hasieratik "begi onez" hartu zuen proposamena, azken urteotan gero eta gehiago entzuten direlako genero indarkeriarekin lotutako berriak. Lana egiteko erabakia aurreko agintaldian hartu zen, eta lanek luze jo badute ere, azkenean liburuxka argitaratzea lortu dute. Denera, 1.250 ale argitaratu dituzte.

Liiburuxka hiru zatitan banatuta dago: lehenengoan, generoindarkeriari aurre egiteko prebentzio neurri orokorrak ematen dira; bigarrenean, bikotearen barruan gertatzen den genero indarkeria da gai nagusia; eta hirugarren
eta azken zatian, emakumeei sarri sortzen zaizkien galderak eta horien erantzunak jarri dira. Telefonoak ere jarri dituzte herritarren eskura.

Asteleheneko Goiena paperean aurkituko duzue protagonisten azalpenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak