Izendapena Atxorrotzen babesa ziurtatuko duen figura legala da. Babes guneak mugatzearekin batera, bi eremu zehaztu ditu: hain justu ere, tontorra eta aisialdi gunea. Horrekin batera, han egin daitezkeen ekintzak mugatzen ditu: ermita inguruan ekintza kulturalak bakarrik egin ahal izango dira, eta beharra izanez gero, ermita zutik mantentzeko lanak, besterik ez. Bigarren eremuan, ostera, basogintza eta abeltzaintza jarduerak baimenduta egongo dira, baina horiek ere mugekin.