Bikoteko gatazken gaineko tailerrean izena eman daiteke

Mirian Biteri 2012ko martxoaren 7a

Eskoriatzako Udaleko Gizarte Zerbitzuak 'Bikoteko gatazkak, krisia edo aukera?' tailerra antolatu du, eta martitzenera, hilak 13, arte luzatu du horretan izena emateko epea. Parte-hartzea doan da, eta interesatuek 943 71 31 36 telefono zenbakian eman behar dute izena.

Tailer horren helburua gatazkak modu eraginkorrean kudeatzen ikastea izango, bereziki, bikoteko gatazkak.  AGIPASE elkarteko, Gipuzkoako banandutako gurasoen elkartea, adituek, besteak beste, zertarako erabili ahal ditzakegun, gatazka baten aurrean zer egin eta gatazkaren erdian nola komunikatu azalduko dute.

Umezaintza zerbitzua

Hiru saio egingo dituzte:  hain justu ere, martxoaren 14an, 21ean eta 28an. Kultura etxean izango dira horiek, 18:00etatik 19:30era bitartean. Udaletik jakinarazi dute umezaintza zerbitzua egongo dela tailerrak irauten duen bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak