Inma Murillo entrenatzaileak esan digu ez zela oso partidu "ona" izan. Defentsan nahiko justu ibili zirelako eta gaineratu digu aspaldian ez dietela aurkariek horrenbeste saskiratze egin. Erasoan, berriz, "oso ondo" hasi zirela azaldu digu, baina amaiera aldera, erlaxatzen joan zirela.