Langabezia datuei dagokienez behintzat, Eskoriatzak ez du urte hasiera ona izan. Urtarrilean 239 langabe zeuden herrian, aurreko hilabetean baino hamazazpi gehiago. Beñat Herce alkatearen esanetan, datu hori ez da positiboa eta Udaletik hainbat ekimen abiarazi dituztela jakinarazi du, hala nola herriko obretarako herriko langabeak kontratatzea, eta baita hainbat ikastaro martxan jartzea ere.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.