Udalak 2010ean esleitu zion Goitu enpresari kultura erabilerarako aretoa eraikitzeko obren lehenengo fasea; lan horietan lokala husturekin batera, sabaia berritu, lehen solairuko harmailak eta kanpoko fatxada konpondu eta bigarren solairuko harmaila eginda geratu ziren. Horretaz gainera, agertokia eta komunak ere egin ziren eta aretoaren geotermia bidezko klimatizazio sistema gertu utzi zuten. Udaletik jakinarazi dute bigarren faseko obrak epe motzean esleituko dituztela, eta horiek hasi aurretik, aretoa ezagutzeko bisita gidatua egitea erabaki dute.
Herritarren interesa
Horren harira, gogorarazi dute Eskohitza prozesuan herritarrek aretoarekiko interesa agertu zutela, eta modu horretan, ikusmen hori ase nahi dela.