Ikuskizun bizia eskaini zuen Anai Arrebak taldeak Eskoriatzako Inkernu tabernan

Ander Monedero 2012ko otsailaren 27a

Kontzertua berandu hasi zen, baina pasaiatarrek zuzenean erakutsitakoarengaitik zain egoteak merezi izan zuen. Talde berria izan arren, esperientzia handiko musikariek osatzen dute, besteak beste, Matxete, taldeko abeslarietako bat, Jousilouli eta NaizRoxa taldeetan aritutakoa. Musika elektronikoa eta rocka nahasten dituzte, eta ikuskizun bikaina eskaini zuten.

Bost abestiz osatutako eta eurek ekoiztutako lana aurkeztu zuen Anai Arrebak taldeak, doinu dantzagarri eta elektronika eta rocka bezalako estiloekin. Zuzenean, berriz, diskoan baino biziagoak dira. Taldearen estetikak eta zuzenean erabiltzen duten parafernaliak ikusleak poltsikoratzen dituzte orokorrean, eta hala egin zuten zapatuan Inkernu lepo bete zutenekin ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak