'Buah txabal', gazteez eta eleaniztasunaz diharduen bakarrizketa umoretsua

Mirian Biteri 2012ko otsailaren 24a

Gaur, egubakoitza, Arrasateko AED elkarteak ekoitzi duen eta Unai Iturriagak idatzi duen 'Buah txabal!' antzezlana taularatuko du Jon Zubiaga 'Osoron' arrasatearrak. Ikuskizuna 22:30ean hasiko da unibertsitatean; sarrera debalde da.

Garikoitz Kortabitarte Beti da obrako protagonista. 20 urte bueltako gaztea da Beti, eta goitizena beti gazte lokalean sartuta egotetik datorkio. Behin herrira aterako da parrandan eta tragedia bat geratuko zaio: eskuko telefonoa galduko du. 45 minutuko iraupena duen bakarrizketaren bidez, telefonoa galtzea ezbeharra izateaz gain, euskararekin duen harreman gatazkatsua, bere izaera xelebrea eta lokaletako gazteen gaineko topikoen parodia muturreko baten lekuko egingo ditu ikusleak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak