Ikasleek kolorez jantzi dute Eskoriatza

Mirian Biteri 2012ko otsailaren 21a

Luis Ezeizako eta Arizmendiko Jose Arana eta Almen guneetako umeekin bete da goizean plaza. Eskolan gertatutako mozorroa jantzi eta han batu dira 200 neska-mutiko inguru; taldeka banatuta, ikuskizuna eskaini dute jaialdia ikustera joan diren guztiei. 

 

Gaur arratsaldean ere Aratusteetaz gozatzen jarraitzeko aukera egongo da Eskoriatzan. 17:15ean haurrek horren gustuko dituzten kukumarroak irtengo dira; eta horien ondotik, Mikel Egiluzek dantzan jarriko du plaza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak