Euskal presoen bizi-baldintzen alde egin du udalbatzak

Mirian Biteri 2012ko otsailaren 20a

Eskoriatzako Presoen Aldeko Taldeak eskatuta, udalbatzak Gorka Azpitarte herriko euskal presoaren aldeko mozioa onartu zuen eguenean. Bildu eta EAJ taldeek horren alde bozkatu zuten, PSE-EE kontra, eta Elizateak eta Ezker Anitzakoa abstenitu ziren.

Horretan Udalari, Poitiers-Vivonneko espetxean gertatzen ari diren gertaeren jakitun izanda, bertan Gorka Azpitarte eskoriatzarra eta bere kideak jasaten ari diren etengabeko zigorrak neurriak direla adieraztea eskatzen zen, eta euskal presoen bizi-baldintza duinak errespetatuak izan daitezen eskatzea. Horrekin batera, Udalak espetxeko zuzendariari bilkura horretan onartutakoaren berri eskutitzez ematea eskatzen zen, modu horretan Azpitarte eta gainerako presoen bizi-baldintzen inguruko bere kezka azalduz eta bizi-baldintza duinak exijituz.

Inkernun eskutitzak

Asteotan Azpitarteren alde hainbat ekimen egiten dabiltza; hilaren 11n Poitiersera egindako martxaz gain, Inkernun espetxeko zuzendariari eskutitzak bidaltzeko kanpaina egiten ari dira.  Tabernan daude betetzeko orriak; hain justu, norbanakoek bidaltzeko eskutitzak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak