Metal eta rock doinuak gaur gauean Inkernun, Eratu taldearen eskutik

Mirian Biteri 2012ko otsailaren 10a

Oraingo astean ere kontzertua izango da Eskoriatzako Inkernu tabernan. Metal eta rocka nahasten dituen Eratu taldea igoko da agertoki gainera, 22:30ean. Betiko moduan, debalde da kontzertu horretarako sarrera.

Ondarroa, Gasteiz  eta Aguraindik datozen hiru musikariek osatzen dute banda. Hain justu ere, Aitor Agirre bateriak (Laia, Joxpa, Garden, Tuboskapi, Kemen Lertxundi eta Axular 3.0), Joseba Luzuriaga baxuak (Xasta) eta Unai Olalde gitarra eta aberaslariak (Laia eta Sortuz) sortu zuten taldea orain dela urtebete inguru. Dagoeneko kalean dute lehen diskoa, eta horixe aurkeztuko dute gaur.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak