Ohikoa den moduan, bi menu eskainiko dituzte. Helduenak honakoa izango du: patatak errioxar erara gertatuta, txahal gisatua eta tarta. Udaletik gogorarazi dute prezio horren barruan sartuta dagoela baita ere ura, ardoa, sagardoa, kafea eta pattarra. Umeek zukua, makarroiak tomatearekin, txitxi-burruntzia, jogurta, ogia, ura eta freskagarriak izango dituzte.
Aurten Trikikupela enpresak eskainiko du Aratuste-zapatuko herri bazkaria. Udaletik jakinarazi gura izan dute sektorean izena duen enpresa kontratatu dutela, eta bazkariaren prezioaren zati bat lagundu dutela.
Mahaiak erreserbatu
Horrekin batera, gogorarazi dute mahaiak aurretik erreserbatzeko aukera egongo dela 943 71 46 88 telefono zenbakian edo kultura@eskoriatza.net helbide elektronikoan. Bazkaria otsailaren 18an, zapatua, izango da udal pilotalekuan, 14:30ean.Bestalde, Debagoieneko Industrialdeak lagata, Udalak herriko koadrilen esku jarri du Torrebason pabilioi industrial bat Aratusteetako karrozak prestatu ahal izateko. Interesatuek kultura etxera jo behar dute.