Euskal zerbitzu publikoko langileek biharko deitu duten lau orduko lanuzteak eragina izango du Eskoriatzan. Luis Ezeiza ikastetxean lanuztea egingo dute. Hango langileek baieztatu digute 09:00etatik 11:00etara eskolak izango direla, eta gero, irakasle eta sukaldari guztiek lanuztea egingo dutela. Osasun etxean, berriz, zerbitzu minimoak izango dituzte goizean. Bestalde, udaletxean jakinarazi digute botaziorik ez dutela egin, eta hortaz, udal langile bakoitzak nahi duena egingo duela.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.