Bigarren aldiz hartu du parte Pirenan –lehenengoz bere txakurrekin– eta Europako onenen artean sartu du bere burua: "Datorren urtean bueltatzeko asmorik ez nuen; txakur batzuk kendu eta 8-9rekin geratzea pentsatzen nuen, baina emaitza honekin itzuli egin beharko naiz", zioen Armendarizek.
Azken etapan 10 segundora zuen bosgarren sailkatua, baina harrapatu ezin eta denbora galdu zuen gainera: "Etapa motzegia zen azkenekoa niretako; 10-12 kilometro gehiago edukitzea komeni zitzaidan". Europako eta Espainiako txapelketak izango ditu hurrengo zitak.
Gaur Goiena telebistan
Itoitz Armendariz gaur Goiena telebistako Harmailatik saioan izango da. Xabi Urtzelaik luze eta zabal jardungo du harekin. 20:45an eta 22:50ean.