Mahai-joko txapelketa Olazarren

Mirian Biteri 2012ko urtarrilaren 31

Olazar erretiratuen elkartearen eskutik, mahai-joko txapelketa egingo dute otsailaren 16an eta 17an. Izena eman gura duten bazkideek otsailaren 10era arte dute aukera, martitzenetan eta eguenetan, 11:00etatik 12:30etara, elkartearen egoitzan.

Olazarretik jakinarazi dute briska, tute, mus, domino eta bestelako hainbat mahai-jokoen txapelketa egingo dutela, eta opariak egongo direla. Horrekin batera, gogorarazi dute joko guztiak bikoteka izango direla.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak