Lau eguneko egonaldi horren prezioa 340 euro da. Horren barruan sartuta dago bidaia osorako logela bikoitza eta eguneko otordu guztiak eta baita tratamendu termalak ere: besteak beste, erromatar terma, lokatzarekin egindako hainbat tratamendu, bainu termala, presiozko ur-zorrotadak, dutxa zirkularra eta inhalazioak. Horretaz gainera, igerilekuetarako eta gimnasiorako sarrera ere librea izango da.