Igoera faseko bi partidu jokatu ostean, Intxaurdi lider zela heldu zen Aretxabaletara eta beraz, garaipen baliotsua lortu zuen Aritz Elortzak zuzentzen duen taldeak.
Larregi sufritu barik irabazi dute eta uneoro kontrolpean izan dute norgehiagoka. Etxekoen lehen gola 20. minutuan heldu da, Ane Vicentek area barruko aldaratze bat ederto aprobetxatu ostean. Lehia 1-0koarekin heldu da atsedenaldira.
Ane Vicente protagonista
Bigarren zatian ere jaun eta jabe izan dira Arizmendiko neskak eta zenbait aukera izan ostean berriz ere Vicentek zulatu dute kanpokoen atea. Atezaina maisutasunez driblatu ostean lortu dute 2-0koa aurrelariak.
Etxekoen bi golak eginda, partiduko protagonista nagusia izan da Vicente. Markagailuan lasaitasuna lortu ostean atzean sendo jarri eta baloiaren jabetza mantentzen saiatu dira etxekoak. Hala, partidua amaitzera zihoanean Intxaurdik gola egin du, baina beranduegi zen Ibarratik zerbait ateratzeko. Hurrengo jardunaldian Arrobi Berri taldearen aurka jokatuko dute.