Goio Arrietaren 'Sustraiak han dituenak' bakarrizketa, unibertsitatean

Mirian Biteri 2012ko urtarrilaren 27a

Goio Arrieta eskoriatzarrak 'Sustraiak han dituenak' izeneko bakarrizketa berria aurkeztuko du gaur, egubakoitza, 22:30ean, unibertsitatean. Horretarako sarrera debalde izango da.

Harri Irratixe izeneko lanaren bigarren zatia da hori, eta bakarrizketa horretan bideoklipak, musika, umorea eta omenaldiak tartekatuko ditu.

Honela azaldu du Arrietak lana: "Atzera begiratu bat da; oso bizkor bizi gara egun eta etenalditxoa egitea komeni izaten dela uste dut. Aurrera begiratu beharra dago, baina nondik gatozen ahaztu barik, hau da, norberaren sustraiak ahaztu barik".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak