Larraitz Ugartek zalantzan jarri du AP-1 autobidearen komenigarritasuna

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko urtarrilaren 26a

Eztabaida sutsua izan dute gaur Gipuzkoako Batzar Nagusietan eta jeltzaleen eta Bildukoen arteko azkenaldiko hika-mikek, beste kapitulu bat izan dute. Eztabaida horretan, Larraitz Ugarte Bide Azpiegituretako diputatuak zalantzan jarri du Eibar-Gasteiz autobidearen komenigarritasuna. Adierazi du autobide horrek jasan zuela aurrekontu aldaketarik handiena, eraikitzerakoan izan ziren gora-beherengatik, eta gehitu du autobideak ez dituela aurreikuspenak bete erabiltzaile kopuruari dagokionean.

Markel Olano EAJren bozeramaileak Batzar Nagusietan, erantzun dio AP-1 autobideak ez dituela erabiltzaile aurreikuspenak bete, beste arrazoi batzuen artean, N1 errepidea doanekoa delako eta Bilduren Foru gobernuak, "PPren laguntzarekin" Etxegaraten bidesaririk jarri nahi ez duelako.

Olanok gehitu du egia dela arazo teknikoak izan zirela Eibar-Gasteiz autobidea eraikitzerakoan, bereziki, Arlabango tunel luzean, eta horrek garestitu egin zituela aurreikuspenak, baina aurrekontu aldaketa horiek Batzar Nagusien oniritziarekin egin zirela eta bisitak antolatu zirela Arlabanera, obrak ikuskatzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak