San Pedro auzoko parkean 50 bat zuhaitz landatuko dituzte domekan

Mirian Biteri 2012ko urtarrilaren 26a

Aurten ere, zuhaitz eguna egingo dute herrian. Domekan jarri dute hitzordua, 10:30ean, Ibarraundi museoan.

Parte hartzen duen eskoriatzar bakoitzak zuhaixka hartuko du, eta jarraian, San Pedro auzoko parkerantz abiatuko dira guztiak batera, landaketa egitera. Ibarraunditik jakinarazi dutenez, aurten 50 zuhaitz inguru landatuko dituzte ingurune berri hartan.

Urteroko ekintza da zuhaitz egunarena. Urtean zehar udalerrian jaiotako ume bakoitzeko zuhaitz bana landatzean datza esandako ekintza. Ibarraunditik azaldu digutenez iaz 50 ume inguru jaio izan zirela kontuan izanda, gutxienez beste horrenbeste arbola landatuko dira.

Horrekin batera, gogorarazi dute ekintza hori ez dagoela jaioberri eta umetxo horien familiei bakarri zuzenduta, eta hortaz, nabarmendu gura izan dute arbola bat landatzeko interesa izan dezakeen edonor dagoela gonbidatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak