Aratusteak gertatzeko lokala jarri dute eskuragai Torrebason

Mirian Biteri 2012ko urtarrilaren 24a

Debagoieneko Industrialdeak utzita, Eskoriatzako Udalak Aratusteetako karrozak prestatu ahal izateko pabilioi industriala jarri du eskuragai Torrebason.

Udaletik jakinatazi dutenez, interesa duten herriko koadrilek kultura etxera jo beharko dute lagatze hitzarmen bat sinatzeko eta horrekin batera, 60 euroko fidantza jarri beharko dute. Lokala lagatzeko epea amaitu eta dena egoera onean utzi dutela ikusitakoan fidantza itzuliko zaie.

Informazio gehiago edo izena eman nahi izanez gero, kultura etxera jo edo 943 7146 88 telefono zenbakira deitu behar da, eta Aintzane edo Arantxagatik galdetu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak