Pirenan lehiatzen dabil Itoitz Armendariz eskoriatzarra

Xabier Urtzelai 2012ko urtarrilaren 24a

Domekan hasi zuten Pirena 2012 edizioa, eta bertan parte hartzen dabil Itoitz Armendariz eskoriatzarra. Hasierako bi etapak aurrealdean egin ditu Armendarizek, Sled kategorian, Candanchuko etapan zortzigarren izan zelako, eta emaitza bera lortu zuelako atzo, astelehena, Beret eta Arango bailararen artekoan ere. Erregulartasun horri esker zazpigarren postuan ekin dio gaurko etapari (Pla de Beret, Naut Aran).

Eskoriatzakoak ondo ezagutzen duen lasterketa da Pirena, hainbat urtetan esku hartu duelako txakurrez lagunduta Pirinioak zeharkatzen dituen proban. Hala, otsailaren 4ra arte Eskoriatzakoa buru-belarri ibiliko da 14 etapa izango dituen proban.

Hemen lehenengo etapako irudiak:

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak