Biolin eta gitarraz lagundu zituzten bertsolarien lanak Apotzagan

Arritxu Barruso 2012ko urtarrilaren 22a

Eskoriatzan bertsozaletasuna bultzatzeko asmoz, duela hiru urte ekin zioten data hauetan bertso afaria egiteari. Aurten, baina, Bertso Eskolak eta Eingeinke ekimenak elkarlanean bertso-afari musikatua egin zuten zapatuan Apotzagako elkartean eta giro apartaz gozatu zuten bertaratuek. 

Denok ezagutzen ditugun betiko abestien doinuak erabili zituzten kasu batzuetan bertsoak osatzeko; esaterako, Bob Marleyren no woman no cry edota Guantanamerarekin elkartea kantuan ipini zuten.
Une polita izan zen Aizpuruk Nafarroako gerlarien paperean jarri zituenean bertsolariak. Afaltzen zeudenak gaztelarrak ziren eta haien aurrean defenditu behar izan zuten Atxorrotz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak