Horrekin batera, eskoriatzarrarekin batera dagoen Eneko Zarrabeitia preso abadiñarrari ere bisita ordu batean beste preso batekin hitz egiteagatik espedientea zabaldu zioten, eta bi hilabetez bisitak kristalarekin egitera zigortu dute. Horren harira, gogorarazi dute Frantzian kristalik gabe izaten direla normalean bisita.
Eskoriatzako presoen aldeko taldearen arabera, espetxeko zuzendariak ezarritako zigor horiek salatzeko, eta, berarekin batera horren gaineko adostasuna lortzeko asmoz batzarra egin ahal izateko lau egunetako gose greba egin zuten esandako egunetan Azpitartek eta Zarrabeitiak.
"Ohikoak eta neurri gabeak"
Eskoriatzako presoen aldeko taldeak "beste behin ere" euskal presoek espetxeetan jasaten ari dituzten eskubideen urraketak eta "ohikoak eta neurrigabeak" diren zigorrak eta salatu gura izan du prentsa ohar baten bidez; horren harira, dispertsio egoera eta zigor bereziak lehenbailehen amaitzeko eskaera ere egiten du, Azpitarteri eta Zarrabeitiari elkartasuna helaraztearekin batera.