Patxi Monteroren eskutik, ‘Herrixa dantzan’ ekimena izan da gaur, domeka, herrian eta sekulako arrakasta izan du: ia Debagoiena osoko 70 lagun batu dira dantzarako. Eskoriatzako lehen saioa izan da eta unibertsitateko kaperan egin dute, baina hurrengo hitzordura jende gehiago azaltzen bada, leku handiago bat aurkitu beharko dute denak sartu ahal izateko. Hileko hirugarren domekan egingo dituzte saioak, 18:30ean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.