Nafarroako konkista XII. mendean Nafarroako Erresuma banatzeko Gaztelako Erresumaren eta Aragoiko Koroaren arteko itunekin hasi zen. 1200. urterako, zati bat hartuta zuen Fernando Katolikoak.
Prozesua XVI. mendeko inbasioarekin bukatu zen. Nafarroa Beherea, inbasioa saihestu zuena, erresuma independentea izan zen XVII. mendera arte. Orduan, Nafarroako Erresumako erregeak Frantziako koroa ere lortu eta bategitea inposatu zuen.
XVIII. mendeko Frantziako Iraultza eta gero desagertu zen azken aztarna hori. Nafarroa Garaiak, Espainiako koroarekin bat zenak, XIX. mendean utzi zion erresuma izateari.
Euskal estatuaren hasiera 854 urtean koka daiteke, Iruñeko Erresuma sortu zenean. Iruñeko Erresumako burua baskoien printzea zen.
Burujabetza galdu izana
Orain, 1512-2012 Nafarroa Bizirik mugimenduak argi du bere helburua: "Oroimen historikoa berreskuratu behar dugula diogunean, herri zapaldu honek historikoki pairatu behar izan duen inbisibilizazio prozesua gainditu beharra dagoela esan nahi dugu. Lehenik eta behin, benetan gertatutakoa argitu, konkista bat izan zela argi utzi, bortizki herri honek subiranotasuna galdu zuela baieztatu. Eta horrekin batera, garaituen memoria berreskuratzea, hau da, anonimatutik atera izen abizen horiek guztiak, inbaditzailearen aurrean ez makurtzeagatik esperientzia latzak pairatu behar izan zituztenak": horrela idatzi du Patxi Abasolo Lopez mugimenduko kideak V. Mendeurrena: herri oso bat galtzaile artikuluan.
Mugimenduak bere agiria argitaratu du bere webgunean (www.1512-2012.com). Besteak beste, honakoa dio: "Gure mendeetako ibilaldia erakutsi nahi dugu eta kendu ziguten hura berreskuratzeko eskubidea dugula garbi adierazi; burujabetza galdu izana gure herriarentzat galbidea izan da".
Eskoriatzan hasi
Gurean, Eskoriatza izango da herri garrantzitsu bat. Hala, urteko lehenengo ekintzak Atxorrotzen izango dira, bihar, zapatua.
Egitaraua honakoa da:
- 10:30 Eskoriatzako plazan batuko dira eta Atxorrotzera igoko dira.
- 12:00 Atxorrotzen, Nafar Erresumako oroitarria jarriko da. Aurkezpena, txistulariak, dantzariak, San Migel bertsolaria, Petti, Andoni eta Eñaut musikariak...
- 18:00 Mahai-ingurua Ibarraundi museoan. Hizlariak: Iñaki Sagredo, Joseba Asiron…
- 22:30 Inkernu tabernan, Nafar Jaia: Joseba Irazoki eta Petti&Andoni sound system.