Horretarako Ilargia aukeratu zuen, Ken Zazpi taldearen kantu ezaguna. Orduan grabatutako bideoak arrakasta handia lortu du Youtuben.
Bi tokitan azaldu du Iñaki Pierolak Galesen bizi izandako esperientzia: Euskadi Irratian, eta Youtuben, non testu hau idatzi baitzuen:
"Kaixo guztioi! Hemengokoa ni naiz (Iñaki Piérola) Galeseko eskola bateko haurrekin abesten. Pasaden urtean 2 hilabete egon nintzen Llanfairpwll-en 3. kurtsoko praktikak egiten. Bertako jendea Euskal kulturarengan adierazten interesa zela eta 5-6 kurtsoko (9, 10 eta 11 urte, ez zekiten euskaraz egiten) haurrekin kanta bat prestatzea erabaki nuen. Abestia azken 2 astetan prestatu genuen eta azkenen egunetan, instrumentuak gehitu genituen; pianoa (irakasle bat), bateria (9 urteko haur bat) eta kitarra (ni neu). Dakizuenez bezala, abesti hau Ken Zazpi-rena da eta Ilargia du izena. Esan beharra daukat bertan egon nintzen 2 hilabeteak harrigarriak izan zirela eta bertako jendea benetan jatorra iruditu zitzaidala".