Urtarrila amaitu aurretik hasiko dira San Pedroko lanekin

Mirian Biteri 2012ko urtarrilaren 10a

Dagoeneko esleitu egin dituzte San Pedro auzoko 1 eta 9 atarien arteko urbanizazioaren obrak, eta Beñat Herce alkateak baieztatu duenez, urtarrila amaitu baino lehen hasiko dira langileak berritze lanekin.

Excavaciones Olloquiegi enpresari eman dizkiote esandako lanok. Lehiaketarako aurrekontua 299.932,5 eurokoa baldin bazen, esandako enpresak 224.951,40 eurora murriztu egin du aurrekontua. Horretaz gainera, hasierako exekuzio epea bost hilabeteko epea izan arren, Olloquiegik baieztatu du lau hilabetetan egiteko aukera izango duela. Urtarrila amaitu aurretik obrak hasteko asmoa dutela kontuan izanda, maiatzerako amaituta egon beharko lirateke.  

Auzoko erdialdean dauden 1 eta 9 atarien arteko zatiaren berritzea bigarren faseari dagokio. Aurretik, Ibarraundi museo inguruko zonaldea konpondu zuten.

Goiko kalea eta parkea

Eskoriatzako alkateak gogorarazi du, denera, hiru fasetan berrituko dela San Pedro auzoa. Horren harira, honakoa adierazi nahi izan du: "Honekin amaitzean, goiko aldea eta parkea geratuko da. Urte amaitu baino lehen zati horretako proiektua idaztea da Udalaren asmoa".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak