Doan izango dira Patxi Monterok gidatzen dituen saioak eta helburua da edozein adineko herritarrek dantzan elkarrekin gozatu ahal izatea. Euskal Herriko zein Europa osoko dantza ludikoak egingo dituzte ordu eta erdiko saioan.
Elgetan urte bi daroate taldeko dantzekin eta joan den urritik Arrasate eta Bergaran ere badaude taldeak. Bada, Eskoriatzan ere egongo da aukera aurrerantzean, Udalaren eta Beheko Errota dantza eskolaren ekimenez. Hileko hirugarren domekatan, 18:30ean da hitzordua; unibertsitateko kaperan.
Doan izango dira Patxi Monterok gidatzen dituen saioak eta helburua da edozein adineko herritarrek dantzan elkarrekin gozatu ahal izatea. Euskal Herriko zein Europa osoko dantza ludikoak egingo dituzte ordu eta erdiko saioan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.