Gabonetako haur jolas parkeak ateak zabaldu ditu

Maider Arregi 2011ko abenduaren 26a

Abenduaren 26tik 29ra bitartean, haur jolas parkeaz gozatzeko aukera izango dute gaztetxo eskoriatzarrek. Gaur, 11:00etan zabaldu ditu ateak Gabonetako parkeak. Abenduaren 26an eta 27an uretako parkea egongo da igerilekuan; abenduaren 28an eta 29an, berriz, kiroldegiko kantxako parkea egongo da. Jarraian izango diren ekintzak eta ordutegiak:

ARGAZKI GALERIA

Abenduak 26 eta 27

Puzgarriak igerilekuan. Ordutegia: 11:00-13:00.- 11- 13 urte 17:00- 18:30.- 0-6 urte (nagusi batek lagunduta) 18:30-20:00.- 7-10 urte bitartekoak

Abenduak 28 eta 29

Kiroldegiko kantxako parkea ohe elastikoak, puzgarriak, ludoteka, rokodromoa, tailerrak... Ordutegia: 11:00-13:00 /17:00-20:00

Prezioak:

  • 4 egunetarako txartela: 12€
  • Igerilekurako sarrera, egun bat: 3€
  • Kantxarako sarrera,egun bat: 5€

Garrantzitsua: Guraso eta laguntzaileei eskatzen zaie ahal den neurrian taberna eta grada inguruan egoteko. Horrela begiraleen lana erraztuko da eta umeek parkean leku gehiago izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak