18:30ean hasi da txistorrada. Olazar taberna guztiz beteta zegoenez, kultur etxeko beste gela batzuk ere mahaiz bete dute elkarteko arduradunek. Sukaldetik txistorraz betetako platerak behin eta berriz ateratzen ziren. Eta minutu gutxitan plater guztiak hutsik ageri ziren. Bapo bapo jan eta gero, urteroko oparien zozketa egin du Olazar elkarteak.