Peoi izateko aurkeztu direnen onartuen eta baztertuen zerrenda argitaratu du Udalak

Asier Alkorta 2011ko abenduaren 21a

Bi postuak betetzeko eskaintza abenduaren 14an argitaratu zuen Udalak eta orain, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta gero, onartu eta baztertuen behin -behineko zerrenda herritar guztien begi bistan jarri du Udalak udaletxeko tabloian.

Inork ez badu erreklamaziorik egiten zerrenda hori  behin betikotzat joko dela esan du Udalak. Bestalde, epaimahaiak lehenengo azterketa bihar egitea adostu du, 10:00etan, udaletxean. Bigarren azterketa, euskarazkoa, egun eta leku berean egingo da, 12:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak