IV. Silbestradie hilaren 31n ospatuko da

Asier Alkorta 2011ko abenduaren 21a

Goizean umeen lasterketa egingo da eta arratsaldean nagusiena. Dena dela, jaia egun osoan ospatuko da.

10:30ean umeen lasterketan izena emateko tartea zabalduko da eta izena eman ahala, dostsalak margotuko dituzte, plazan. Lasterketari dagokionez, txikienena, hots, 14 urtetik beherakoena, 12:00etan hasiko da. Ondoren, 12:30ean, txistorra jana egongo da eta 16:55ean brindisa egingo da.
Ostean, 17:00etan, helduen lasterketa hasiko da (I. Milia eskoriatzarra Manuel Muñoz saria), herriko plazatik. Ekintzekin amaitzeko, 17:30ean luntxa egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak