Beheko Errota musika eskolak "txalotzeko" kontzertua eskaini du

Asier Alkorta 2011ko abenduaren 21a

Musika eskolak domekan elizan eskaini zuen kontzertuan giro "paregabea" egon zela esan dute musika eskolako arduradunek. Eliza jendez beteta egoteaz gain, guztiek txalotu zuten musikarien lana. 

Hasieran talde desberdinek hartu zuten parte (pianoa eta flauta, akordeoiak, koroa...) eta gero bakarka ere jo zuten. Emanaldiarekin amaitzeko, bandak eskaini zuen kontzertua eta hori ere oso txalotuta izan zela esan dute bertaratu zirenek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak