'Oinarrizko joskintza' tailerra antolatu du Amuskak urtarrilerako

Asier Alkorta 2011ko abenduaren 20a

Ikastaroa urtarrilaren 9tik martxoaren 12ra arte egingo da eta herriko edozeinek parte hartu ahalko du. "Gizonek, emakumeek, gazteek eta umeek parte hartu dezakete", esan dute Amuskakoek. Izena emateko epea barikuan amaitzen da.

Ikastaroaren prezioa 32 eurokoa (bazkideentzat) eta 47 eurokoa (bazkide ez direnentzat). Interesatuek elkartearen kontu korrontean (3035-0044-85-0441021091) sartu beharko dute dirua eta horretarako azken eguna barikua (abenduak 23) da.

Urtarrilean ikastaroa astelehenetan egingo da, 18:00etatik 20:00etara, kultur etxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak